2010eko ekainaren 5etik 10era, Brasilian, Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia Brasil 2010: “Vamos cuidar do planeta” ospatu zen. Bertan, “Gazteen Arduren Gutuna: Zain dezagun planeta” adostu zuten 62 herrialdeetatik etorritako 500 bat gaztek. Euskal Erkidego Autonomoan, Eskolako Agenda 21 programa garatzen duten ikastetxeen artean, “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sareak Arduren Gutuna ezagutzera ematearen erronka hartu du bere gain. Eta horretarako “Ez bada orain, noiz? Ez ba gara gu, nortzuk?” lemapean ardurak ekimen bihurtu nahi ditugu.
Gaur, Busturiako Madariaga Dorretxean Biodibertsitate Zentroan, ikastetxe hauetako ikasleak elkartu gara:
1. Ave María Ikastexea (Bilbao)
2. Axular BHI (Santurtzi)
3. Barrutia LHI (Arratzu)
4. Beurko BHI (Barakaldo)
5. Elgoibar Ikastola (Elgoibar)
6. Eretza LHI (Gueñes)
7. Eskolabarri Ikastetxea (Ermua)
8. Franciscanas Montpellier (Trapagaran)
9. Itsasoko Ama LHI (Santurtzi)
10. Jesus Obrero Ikastetxea (Gasteiz) 11. Kantauri BHI (Santurzi)
12. La Salle Berrozpe (Andoain)
13. Lauaxeta Ikastola (Zornotza)
14. Maria eta Jose Ikastetxa (Zumaia)
15. San José Carmelitas (Santurtzi)
16. San Jose Floreaga (Azkoitia)
17. Serantes LHI (Santurtzi)
18. Virgen Niña Ikastetxea (Amurrio)
19. Vizcaya Ikastetxea (Zamudio)
Eta, IRAES 21 sareko ikasleok Brasilen eta Euskadin ateratako Gazteen Arduren Gutunen balioa eta konpromisoa aldarrikatu nahi dugu.
Hori dela eta, DEIA egiten dizuegu:
- Ikasle guztioi, Gazteen Arduren Gutuna irakur eta ezagutu dezazuen. Ikasle nagusiek txikiei irakurri eta aurkeztu.
- Irakasle guztioi, Gazteen Arduren Gutuna ezagutu dezazuen, gero eskolan zabaltzeko eta ingurumen gaiak gehiago lantzeko. Hori burutzeko laguntza behar izanez gero, Ingurugelari laguntza eskatuz.
- Ikastetxeko zuzendarioi, Gazteen Arduren Gutuna Hezkuntza Komunitate osora zabal dezazuen, bereziki ikasleei eta irakasleei, ikasgeletan planetaren egoera gehiago landu ahal izateko eta ikastetxearen kudeaketa jasangarriagoa lortzeko.
Eta baita ere deia, Ikastetxeko web orrialdeetan Arduren Gutuna jar dezazuen.
- Eskolako Agenda 21 programan sartuta zaudeten ikastetxeoi, aurrez zorionduz, IRAES21 sarera sartzera anima zaitezten.
- Eskola Agenda 21 programan ez zaudeten ikastetxeoi, programan sartzera animatzen zaituztegu, ingurumenaren aldeko ekintzak egiteko eta gainontzeko ikastetxeei komunikatzeko.
- Gure familiako guztioi etxean ingurumenaren aldeko ekintzak praktikan jartzera eta seme-alabak kontzientziatzera deitzen zaituztegu. Eta ikastetxean ingurumenaren aldeko ekintzetan parte hartzera animatu ere bai.
- Gure lagunei eta gazteria osoari, arduradun garrantzitsuak garenez gero, ingurumenarenganako konpromisoak hartzera animatzeko deia egiten diegu.
- Komunikabideoi Gazteen Arduren Gutuna publikatzera eta ingurumenaren alde lan egitera animatzen zaituztegu, kontsumoaren murrizketa eta aurrerakuntza teknologiko jasangarriagoak bultzatzeko.
- Auzokideoi eta herritarroi laguntza eskatzen dizuegu Gazteen Arduren gutuna zabaltzera emateko. Ahaleginak denok egin behar ditugu! Gu gazteok maila txikian egiten duguna, herritarrok maila handiago batean praktikara eraman ahal duzue eta. Geuk gure ingurukoei esaten badiegu, eta hauek beste batzuei kate luze bat sor daiteke Brasileko Gutuna ezagutarazteko.
- Gizarteko eragileoi Gazteen Arduren Gutuna zabaltzera eta ingurumen arazoen konponbideekin konprometitzera deitzen zaituztegu.
- Udalari Gazteen Arduren Gutuna ezagutzera, gero politikariei eta jendeari zabaltzeko eta planetaren zaintzarako ekintzak antolatu eta horrelakoetan parte hartzeko. Eskolako Agenda 21 bezalako proiektuak bultzatzeko eta ikastetxeek egiten duten esfortzu handia, haiek ere egiteko.
- Euskadiko Politikarioi eta Gobernuari, erabakiak hartu aurretik ingurumena kontuan izan dezazuen eta lantegi “garbiak” sortu ditzazuen lanpostu gehiago izateko.
- Instituzio publiko guztioi, ingurumenari buruzko informazioa emateko, laguntza emateko, arautzeko eta arautegia betearazteko.
Euskadiko ordezkariek, Estatu eta Europa mailan burutuko diren konferentzietara, eramango dituzte Arduren Gutuna zabaltzeko hemen adostutako ekimenak, bertan planetako beste tokiko neska-mutilekin eztabaidatzeko eta konpartitzeko.
Busturian, 2011ko maiatzaren 12an
Dei honekin arduratsu sentitzen bazara eta zeuk ere bultzatu nahi baduzu laguntza sinadura emateko aukera daukazu web orrialde honetan:
http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/
Llamamiento del alumnado de IRAES 21
Hoy, en el Centro de la Biodiversidad de Euskadi, en Torre Madariaga, nos hemos reunido jóvenes de los siguientes centros escolares:
20. Ave María Ikastexea (Bilbao)
21. Axular BHI (Santurtzi)
22. Barrutia LHI (Arratzu)
23. Beurko BHI (Barakaldo)
24. Elgoibar Ikastola (Elgoibar)
25. Eretza LHI (Gueñes)
26. Eskolabarri Ikastetxea (Ermua)
27. Franciscanas Montpellier (Trapagaran)
28. Itsasoko Ama LHI (Santurtzi)
29. Jesus Obrero Ikastetxea (Gasteiz)
30. Kantauri BHI (Santurzi)
31. La Salle Berrozpe (Andoain)
32. Lauaxeta Ikastola (Zornotza)
33. Maria eta Jose Ikastetxa (Zumaia)
34. San José Carmelitas (Santurtzi)
35. San Jose Floreaga (Azkoitia)
36. Serantes LHI (Santurtzi)
37. Virgen Niña Ikastetxea (Amurrio)
38. Vizcaya Ikastetxea (Zamudio)






